Koronabirusa

Asteburuan 35 positibo berri izan dira

Ataria 2020ko urr. 5a, 12:40

Ostirala, larunbata eta igandean 35 pertsonak eman dute positibo COVID-19an. Tolosaldeko hamalau herritan izan dira, eta kopuru handiena Tolosan hamabi kasurekin. 

Tolosaldeko 14 herritan eman dira positiboak ostiralean, larunbatean eta igandean zehar. Osasun Sailaren arabera, ostiralean 8.229 PCR egin ziren EAEn eta 441 positiboetatik, 142 izan ziren gipuzkoarrak. Larunbatean PCR proba gehiago egin ziren, 8.615 zehazki, eta 319 positiboetatik 108 izan ziren Gipuzkoan.Atzo 5.366 PCR proba egin zituzten, eta positiboak 272 izan dira, eta horietako 123 dira Gipuzkoakoak.

Herriz herriko datuei erreparatuta, eskualdean Tolosa da kopururik handiena duena 12 positiborekin. Atzetik, Amasa-Villabonak bost kasu ditu, eta Berrobik lau, ostiraleko, larunbateko eta igandeko datuak kontuan hartuta. Bina kasu dituzte Abaltzisketan, Ibarran eta Iruran. Aldiz, positibo bana izan da: Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta eta Zizurkilen.

Osasun Sailaren arabera, ospitaleratuta 245 pertsona daude, eta horietatik 59 dira ZIUn daudenak. 

Ikastetxeei dagokionez, orotara EAEko 113 ikasgela daude itxita, 82 ikastetxetan.

Hiru medikuk positibo, Asuncion klinikan

Asuncion klinikako hiru medikuk positibo eman dute. Asuncionek jakitera eman duenez protokoloa martxan jarri dute, baina klinikak jardunean jarraitzen du. Hori bai, bisitak murriztu dituzte segurtasuna areagotzeko. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!