Moriako errefuxiatuentzat janari bilketa egiten ari dira

Ataria 2020ko urriaren 3a

Zaporeak-ek janari bilketa jarri du martxan Euskal Herri mailan. 'Larrialdi egoerari, tamainako erantzuna', lelopean egingo dute ekimena.

Ostiral eta larunbatean Zaporeak GKEk eskualdeko hainbat saltokitan kaxak jarriko ditu elikagaiak biltzeko. Besteak beste, arroza luzea, dilistak, garbantzuak, babarrunak, makarroiak, atuna, oliba olia, espezieak eta esne hautsa dira eskatzen dituztenak.

Moriako pertsona errefuxiatuak laguntzeko elikagai bilketa izango da. Besteak beste, Tolosako saltoki handietan eta Berastegiko herrian egingo da bilketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!