2.705 langabe daude Tolosaldean

Ataria 2020ko urriaren 2a

SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak jakinarazi duenez, irailaren amaieran 2.705 langabe daude Tolosaldean, %11,75. Pasa den martxo bukaerako datuari erreparatuz gero, langabezia igo egin da; 2.134 langabe zeuden orduan, %9,27. 

Iraileko langabezia datuak urtero izaten du beheranzko joera, udarako turismoari lotutako lan kontratuak direla eta. Aurten goranzko joera izan du ordea, Tolosaldean behintzat. Eskualdean iraila bukerako datuaren arabera, 2.705 langabe daude (%11,75), martxo bukaeran baino gehiago: orduan 2.134 langabe zeuden (%9,27). Iazko irailean baino gehiago dira ere; 1.913 langabe zenbatu zituzten duela urte bete (%8,31). SEPEren arabera, Tolosaldeko 46.882 biztanle daude horietatik 23.026koa da aktiboa.

Herriz herriko datuari erreparatuta Abaltzisketak gorakada nabarmena izan du. Iraila bukaeran 179 langabe zenbatu dituzte bertan, %118,54. Iaz garai honetan 4 langabe zeuden (%2,65). 

Herriz herriko iraila bukaerako langabezia: 

  • Abaltzisketa: 179 langabe (%118,54)
  • Aduna: 13 (5,28)
  • Albiztur: 7 (%4,67)
  • Alegia: 112 (%13,58)
  • Alkiza: 13 (%6,99)
  • Altzo: 17 (%10,18)
  • Amezketa: 42 (%9,25)
  • Anoeta: 130 (%12,88)
  • Asteasu: 63 (%8,15)
  • Baliarrain: 7 (%8,97)
  • Belauntza: 7 (%5,15)
  • Berastegi: 40 (%7,72)
  • Berrobi: 38 (%12,75)
  • Bidania-Goiatz: 26 (%9,59)
  • Elduain: 8 (%6,78)
  • Gaztelu: 5 (%5,95)
  • Hernialde: 17 (%10,24)
  • Ibarra: 241 (%11,89)
  • Ikaztegieta: 28 (%11,97)
  • Irura: 95 (%10,49)
  • Larraul: 12 (%9,23)
  • Leaburu-Txarama: 21 (%12,80)
  • Lizartza: 22 (%6,71)
  • Orendain: 3 (%3)
  • Orexa: 2 (%3,57)
  • Tolosa: 1.034 (%11,19)
  • Amasa-Villabona: 350 (%12,61)
  • Zizurkil: 173 (%12,05)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!