Koronabirusa

25 positibo berri azken egunean

Ataria 2020ko urriaren 1a

Tolosan 12, Ibarran 7 eta Alegian, Amezketan, Baliarrainen, Iruran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana zenbatu dituzte.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 10.969 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik, 385 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 175 pertsonak eman zuten positibo, eta horietatik 25 dira Tolosaldekoak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, orotara 245 pertsona daude EAEn ospitaletan, eta 55 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!