Koronabirusa

16 positibo berri

Ataria 2020ko irailaren 29a

Tolosan sei, Ibarran bost, Amasa-Villabona eta Zizurkilen bina eta Iruran bakarra zenbatu dituzte azken orduetan.

Osasun sailaren arabera, 16 positibo berri egon dira azken orduetan eskualdean. 7.373 PCR proba egin dituzte EAEn eta horietatik 285 izan dira positibo, 99 Gipuzkoan.

Azken datuen arabera, hortaz, Tolosan sei positibo egon dira, Ibarran bost, bina Amasa-Villabonan eta Zizurkilen eta bat Iruran.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, EAEn 28 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 265 daude ospitaletan, eta 55 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!