Koronabirusa

14 positibo berri

Ataria 2020ko irailaren 24a

Tolosan 8, Leaburu-Txaraman 2 eta Alegian, Amezketan, Bidania-Goiatzen eta Amasa-Villabonan positibo bana zenbatu dituzte.

Osasun Sailak azaldu duenez, 10.825 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik, 518 positiboak izan ziren. Gipuzkoan 182 atzeman zituzten, eta horietatik 14 izan ziren Tolosaldekoak. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 278 daude ospitaletan, eta 52 pertsona ZIUn daude.

Ikastetxeei dagokienez, 265 ikasgela daude itxita EAEko 198 ikastetxetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!