Gurasoengan jarri du arreta

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 24a, 07:58
Bihar da Andoaingo AEK euskaltegian izena emateko azken eguna.

Bihar da AEK euskaltegiko Andoaingo egoitzan izena emateko azken eguna; haurrek euskararekin duten harremana mantentzen lagundu nahi dute.

Tolosaldeko AEK-n maila guztiak eskaintzen dituzte eskolak, eta goizeko, eguerdiko, arratsaldeko eta iluntzeko taldeak osatuko dituzte, eskolak astean bi, hiru edo lau egunetan emanez. Zizurkil eta Villabonan, Anoetan eta Iruran, Alegian, Ikaztegietan, Altzon eta Lizartzan bukatu da herrietan bertan izena emateko aukera, baina Andoaingoan eman daiteke oraindik, bihar da azken eguna.

Aurrez aurre edo online
Aurrez aurreko eskolak C1 mailara arte eskainiko dira eta C2 maila online egiteko aukera izango da. 
Hala ere, autoikaskuntzarako aukera izango dute ikasleek. Autoikaskuntza aukera egokia da aurrez aurreko eskoletara joan ezin dutenentzat eta lanak etxean egiten badira ere, tutoretza irakaslearekin egiten da, aurrez aurre. 

AEK euskaltegiak eskaintzen dituen guraso taldeetan jarri dute arreta. Eskoletara joan ezean zenbait haurrek euskararekin duten harremana galtzen dutela erakutsi du konfinamenduak, eta hori dela eta, eskolak umeak eskolan dauden ordutegietan izaten dira, herriko lokaletan edota ikastetxean bertan. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!