'Erosketen ibilbidea' prestatu du Oria merkatari elkarteak

Ataria 2020ko irailaren 23a

Irailaren 21etik azaroaren 22ra elkarteko kide diren 6 saltoki ezberdinetan erosketak egin eta erosketa-ibilbidearen kartilla zigilatuz gero, 200 euroko hiru sariren zozketan parte hartu ahal izango da.

Saltoki bakoitzean egin beharreko gutxieneko erosketa, 5 eurokoa izango da. Kartillak Oria merkatari elkarteko kide diren saltokietan eskuratu ahal izango da.

200 euroko hiru sariak ere, erosketa txekeen bitartez banatuko dira, eta honenbestez, elkarteko saltokietan gastatu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!