Koronabirusa

14 positibo azken orduetan

Ataria 2020ko irailaren 23a

Tolosan 9 positibo zenbatu dituzte, eta Alegian, Anoetan, Asteasun, Leaburun eta Zizurkilen bana zenbatu dituzte.

Osasun Sailak azaldu duenez, 9.760 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik, 405 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 169 zenbatu zituzten, eta Tolosaldean 14.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 29 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 275 pertsona daude ospitaleratuta, eta une honetan 56 pertsona  daude ZIUn. Irailaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, COVID-19aren ondorioz 62 hildako izan direla adierazi dute.

Bestalde, ikastetxeei dagokienez, 268 ikasgela daude itxita une honetan, 172 ikastetxeetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!