Koronabirusa

Hiru egunetan, 57 positibo

Ataria 2020ko irailaren 21a

Alegia, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Gaztelu, Ibarra, Leaburu-Txarama, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkilen zenbatu dituzte PCR probetan positibo eman dutenak.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, ostiralean 9.949 PCR proba egin zituzten, eta horietatik, 598 izan ziren positiboak. Larunbatean, 9.360 PCR proba egin ziren, eta 446k eman zuten positibo eta igandeko 7.316 PCR probetatik 387 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 509 pertsonak eman zuten positibo, eta horietatik 57 Tolosaldekoak dira.

Alegia, Anoeta, Asteasu, Gaztelu eta Leaburu-Txaraman kasu bana zenbatu da. Zizurkilen 3, Amezketan 4, Ibarran 5, Amasa-Villabonan 8 eta Tolosan 32. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzoko datuen arabera, COVID-19aren ondorioz orotara 303 pertsona daude ospitaleetan, eta 57 pertsona daude une honetan ZIUn.

Aldiz, ikastetxeei dagokionean, denera 212 ikasgela daude itxita, Euskal Autonomia Erkidegoko 132 ikastetxetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!