Bukatu da aurtengo denboraldia Tolosaldearentzat

Ataria 2020ko irailaren 20a

TAK-eko neskak aurten irabazitako bandera batekin

Tolosaldeako traineruak ez du igoera lortu, baina sekulako urtearekin bukatu du aurtengo denboraldia.

Euskotren Ligako igoera jokatu dute gaur Portugaleten, 11:40etan hasita. Tolosaldea eta Caboko patroiek ez diote estatxari heldu Euskotren Ligako play-offetako bigarren jardunaldiari irteera emateko garaian, eta 10 segundoko zigorra jaso dute. Hondarribiak lortu du igoera fasea eta hortaz, Euskotren Ligan jarraituko du beste urte batez.

Euskotren ligarako play offa ziabogako denborak:

  1. Hondarribia: 4:35
  2. Hibaika: 4:36
  3. Tolosaldea: 4:37
  4. Cabo: 4:44

Tolosaldearrak eta galiziarrak 10" zigorra jaso dute.

 

Euskotren ligarako play off 2.jardunaldia helmugako denborak:

  1. Hibaika: 10:30.04
  2. Hondarribia: 10:31.86
  3. Tolosaldea: 10:47.20
  4. Cabo: 11:04.80
 

Euskotren ligarako play offa azken sailkapena:

  1. Hondarribia: 7pt. (22:08.22)
  2. Hibaika: 6pt. (22:23.28)
  3. Tolosaldea: 5pt. (22:25.02)
  4. Cabo: 2pt. (23:01.04)

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!