Tolosaldea bigarren

Ataria 2020ko irailaren 19a

Play offetako lehen estropadan Hondarribiak egin du denbora onena, eta Tolosaldea segundo batera geratu da.

Eusko Tren Ligara igotzeko lehen estropada jokatu dute gaur Tolosaldeako arraunlariek Bermeon. Bada, Hondarribia izan da azkarrena, 11'36''ko denborarekin. Atzetik eta segundo batera, Tolosaldea geratu da, 11'37''ko denborarekin. Hirugarren Hibaika izan da 11'53''ko denborarekin eta laugarren geratu da Cabo da Cruz 11'56''-rekin.

Bihar erabakiko da igoera noren esku geratzen den. Portugaleten izango da, 11:40etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!