Bi garaipen TAKek Gipuzkoako Batel Txapelketan

Ataria 2020ko irailaren 19a

Infantil neskek eta mutilek lortu dute garaipena eta jubenil neskak bigarren geratu dira.

Legution jokatu da gaur Gipuzkoako Batel Txapelketa, eta Tolosaldea Arraun Klubak bi garaipen eskuratu ditu. Hain justu, infantil neskek eta mutilek lortu dutena. Promesen mailan Tolosaldea seigarren izan da, kadeteetan laugarren, jubenil nesketan bigarren eta jubenil mutiletan laugarren.

Orotara, beraz, bi garaipen eskuratu ditu TAKek. Aurretik geratu da San Juan lau garaipenekin eta hirugarren Orio bakarrarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!