Beteluko gazteak izan dira nagusi herri kiroletan

Ataria 2020ko irailaren 19a

Azken Mugako egitarauaren barruan herri kirolak izan dira goizean, Zarateko lepoan, Betelu eta Araitzen artean.

Lokotx biltzen, txingekin, zakuekin, lasterka eta trontzan aritu dira Araitz eta Beteluko gaztetxo eta gazteak nor baino nor, eta azkenean, Betelukoak izan dira garaile. 9'51'' denbora behar izan du Beteluko taldeak, eta 10'15'', berriz, Araizkoak.
 
Gaztetxoenak lokotx biltzen, 11 kiloko txingekin, 13,5 kiloko zakuarekin eta lasterka aritu dira, eta gazteak, berriz trontzan. Hain justu, egin beharreko lana ondorengoa izan da: 9 lokotx biltzen, txingekin lau plaza, zakuarekin lau plaza eta lasterka bakoitzak bi itzuli, eta trontzan, bi korte. Hori guztia lau aldiz egin beharra izan dute kirolariek. Araizkoak aurretik joan badira ere, azken txandan, Beteluk aurrea hartzea lortu, eta proba irabazi du.
 
Giro polita izan da eguerdian Zarateko lepoan, eta animo faltarik ez dute izan, ekitaldira gerturatu direnen partetik.

Erlazionatuak

Beteluk irabazi du

Ataria 2020 ira 19 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!