Osasun Sailak adierazi duenez, 9.166 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik, 519 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 190 izan ziren positibo eman zutenak, eta horietatik 13 dira Tolosaldekoak.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu zituzten, eta orotara, 291 pertsona daude ospitaleetan. ZIUn 53 daude une honetan.