Jokin Azkuek HABEko zuzendari jarraituko du

Ataria 2020ko irailaren 18a

Argazkia: EAJ Tolosa

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak atzo eman zuen Hizkuntza Politikako taldeko arduradunen berri.

Orain arte bezala, Miren Dobaran izango da Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Zuzendariak ere orain artekoak izango dira, eta honenbestez, HABEko buru jarraituko du Jokin Azkue Arrastoak (Asteasu, 1961). Estibalitz Alkortak Euskara Sustatzeko zuzendari gisa jarraituko du; Joseba Lozanok, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari; Eta Josune Zabalak, Ikerketa eta Koordinazio zuzendari.

Azkue 1996 eta 2005 urteen artean ere izan zen HABEko zuzendari. Tolosako Udaleko zinegotzi (2003-2014) eta alkateordea (2008-2011) izan da; Hizkuntza normalkuntzarako teknikaria Eusko Jaurlaritzan (2011-2013) eta Euskara Sustatzeko zuzendaria (2013-2016). 2017ko urtarriletik da HABEko zuzendaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!