Osasun Sailak emandako datuen arabera, 11.125 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik, 579 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 188 pertsonak eman zuten positibo, eta horietatik 12 Tolosaldekoak dira.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 49 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 320 pertsona daude ospitaleetan, eta 55 pertsona daude une honetan ZIUn.