Energia Argitu programako tailerrak  Aduna eta Baliarrainen

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 17a, 07:58

Energia berriztagarriei buruzko tailerrak egingo dituzte herriz herri; irailaren 23 eta 25ean  izango dira eskualdean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak energia berriztagarriei buruzko tailerrak eskainiko ditu herriz herri, Energia Argitu programaren bidez. Etxebizitzetan energia berriztagarriak jartzeko aukeren berri emango dute tailer horietan. Energia elektrikoa bultzatu nahi dute bereziki modu erraz eta sinplean, etxeetara, dendetara edo enpresa txikietara zuzendutako tresnen bidez.

Aldundiak esan duenez, Energia Argitu eraginkortasun energetikoarekin bat egiten duten edota pobrezia energetikoaren aurkako borrokan bat egiten dutenei zuzenduta dago.

Eskualdean Adunan eta Baliarrainen izango dira datorren astean eta helburua da herritarrei energia berriztagarrien instalazioari buruzko ezagutza eta irizpideak ematea. «Azken arau aldaketek teknologia horiek familia bakarreko etxebizitzetan eta etxebizitza blokeetan instalatzea erraztu baitute», esan du Aldundiak.

Saioak praktikoak izango dira eta aditu batek eskainiko ditu: «Gaur egungo instalazio horiek nola egin daitezkeen argituko du, eta instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen aztertuko du, gure lurraldeko etxebizitzetan dagoeneko martxan dauden instalazioen kasu praktiko errealen bidez». Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena eta astelehena, hilak 21, izango da azken eguna. Horretarako argitu@gipuzkoa.eus helbidean eman behar da izena edo 943 11 29 48 telefono zenbakira deitu.

Energia Argitu

  • Aduna. Irailak 23, 18:30ean, kultur aretoan.
  • Baliarrain. Irailak 25, 18:30ean, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
  • Izen ematea. Irailak 21 da azken eguna. argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edo 943 11 29 48 telefono zenbakira deitu behar da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!