Koronabirusa

22 positibo berri azken orduetan

Ataria 2020ko irailaren 16a

Amasa-Villabonan eta Tolosan 6na, Ikaztegietan 5, Amezketan 3 eta Berastegin eta Ibarran bana zenbatu dituzte.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, 9.764 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik, 459 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 166 izan dira positiboak, eta horietatik 22 Tolosaldean. 

Ospitaleei dagokienez, COVID-19aren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara 316 pertsona daude ospitaletan, eta 56 pertsona ZIUn.

Bestalde, irailaren 7tik 13ra bitarte COVID-19aren ondorioz 46 hildako izan direla azaldu du Osasun Sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!