Dinamizazio programak martxan jarriko dituzte 65 urtetik gorakoentzat

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko irailaren 16a

Albizturren eta Bidania-Goiatzen adinekoentzako dinamizazio programak jarriko dituzte martxan. Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lahar Elkargoak antolatu dituzte 65 urtetik gorako herritarrentzat. Izena eman beharko dute parte hartu nahi dutenek

Saiaz Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak, Lahar Elkargoarekin batera, adinekoentzako dinamizazio programak martxan jartzera doaz berriz. Albizturko eta Bidania-Goiazko 65 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta. Helburua herriko adinekoen elkargune izatea da. Memoria landuko dute eta eskulanak egingo dituzte, adinekoen arteko harremanak sustatuz.

Hilean bina saioa izango dituzte. Albizturren astelehenetan elkartuko dira 15:00etatik 17:00etara, udaletxeko bigarren solairuan. Aldiz, Bidania-Goiatzen osteguna izango dute balioanitzeko gelan elkartzeko eguna, ordutegi berean.

Bidania-Goiatzen bihar izango dute lehen eguna. Eta ostean, urriak 8 eta 22; azaroak 5 eta 19 eta abenduak 3 izango dituzte urte amaiera bitartean biltzeko egunak. Albizturren, aldiz, astelehenean izango dute ikasturteko lehen hitzordua. Jarraian, urriak 5 eta 19; azaroak 9 eta 23 eta abenduak 14.

Dohako ikastaroak dira, baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Horretarako goizez deitu beharko dute 943 68 11 28 Bidania-Goiazko telefono zenbakira edo 943 65 44 26 Albizturko telefono zenbakira. Gainerakoan, saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!