Koronabirusa

6 positibo berri

Ataria 2020ko irailaren 15a

Tolosan bi eta Alegian, Berastegin, Ibarran eta Zizurkilen positibo bana zenbatu dituzte.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, 6.721 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik 287 positiboak izan ziren. Hain justu, 86 izan ziren positibo eman zuten gipuzkoarrak eta horietatik 6 Tolosaldekoak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, orotara, 319 pertsona daude ospitaleetan, eta 60 ZIUn.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!