Koronabirusa

33 positibo berri asteburuan

Ataria 2020ko irailaren 14a

Asteburuan zehar 33 pertsonak eman dute positibo COVID-19an. Tolosa eta Villabonan izan dira kasu gehienak; Tolosan 10 eta 9 Villabonan. 

Tolosaldeko 10 herritan eman dira positiboak ostiralean, larunbatean eta igandean zehar. Osasun Sailaren arabera, larunbatean 9.976 PCR egin ziren EAEn eta 669 positiboetatik, 184 izan ziren gipuzkoarrak. Igandean PCR proba gutxiago egin ziren, 7.629 zehazki, eta 514 positiboetatik 162 izan ziren Gipuzkoan. Gaurko datarekin 5.990 PCR proba egin direla esan du eta positiboak 290 izan direla, horietako 117 Gipuzkoan.

Herriz herriko datuei erreparatuta, eskualdean Tolosan eta Villabonan izan dira positibo gehien ostiraleko, larunbateko eta igandeko datuak kontuan hartuta. Tolosan 10 positibo egon dira, launa ostiral eta larunbatean, eta bi igandean. Villabonan 9 positibo egon dira; lau ostiralean, 3 larunbatean eta 2 igandean. 

Beste positiboak Amezketan, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Bidania-Goitzen, Elduainen, Hernialden eta Ibarran egon dira. Berrobin aurreko egunetan igoera eman bazen ere oraingo honetan positibo bakarra izan zuen larunbatean. Hernialden eta Ikaztegietan ere gora egin zuten positiboek pasa den astean, baina asteburuan zehar Ikaztegietan ez da positiborik egon eta Hernialden bakarra, larunbatean. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!