Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo, 8.917 PCR proba egin zituzten, eta, horietatik, 574 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 185 izan ziren positibo eman zutenak.
Covid-19aren ondorioz, 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta orotara 247 daude une honetan ospitaleetan. Bestalde, 58 pertsona daude ZIUn.