Koronabirusa

20 positibo berri azken orduetan

Ataria 2020ko irailaren 10a

Hernialden 6, Tolosan eta Amasa-Villabonan 4, Berrobin 2 eta Bidania-Goiatzen, Ikaztegietan, Lizartzan eta Zizurkilen bana atzeman dituzte.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 8.389 proba egin ziren atzo, eta horietatik, 635 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 174 izan ziren positibo eman zuten herritarrak.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 55 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 233 daude une honetan ospitaleetan, eta 55 pertsona daude ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!