Koronabirusa

14 positibo gehiago azken orduetan

Ataria 2020ko irailaren 8a

Azken datuen arabera, Gipuzkoan Covid-19an 146 positibo gehiago izan dira, horietako 14 eskualdean. 

Osasun Sailaren txostenaren arabera, 6.836 PCR proba egin dira azken orduetan, eta horietatik 397 pertsona izan dira positibo eman dutenak EAEn. Eskualdean 14 izan dira; bana Alkiza, Berrobi eta Villabonan, bi Hernialden, eta hiruna Ibarra, Ikaztegieta eta Tolosan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!