Koronabirusa

58 positibo asteburuan Tolosaldean

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 7a, 12:57

Asteburuan 58 pertsona izan dira Covid-19an positibo eman dutenak eskualdean. Ostiralean 20 pertsona izan ziren, larunbatean 23 eta atzo 15. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probetan positibo emandakoen asteburuko herriz herriko datuak eman ditu eta horien arabera, asteburuan 58 pertsona izan dira positibo eman dutenak.

Ostiralean 20 izan ziren positibo: Villabonan 4; Ibarran, Berastegin eta Ikaztegietan hiruna; Anoeta eta Iruran bina; eta Alegia, Tolosa eta Zizurkilen bana. Larunbatean 23 izan ziren: Altzo, Belauntza eta Leaburun bana, Ibarra eta Villabonan bina, Berrobin 4, eta Ikaztegieta eta Tolosan seina. Kopuruak behera egin zuen atzo eta 15 izan ziren positiboak. Horietatik gehienak Tolosan izan ziren, 6 guztira, eta atzetik izan zuen Ikaztegieta 4 positiborekin. Abaltzisketa, Anoeta, Berastegi, Ibarra eta Villabonan bana izan zituzten atzo. 

Larunbatean 9.814 test egin zituzten EAEn, eta horietatik 745 izan ziren positibo; igandean 7.206 egin ziren eta positiboak 608 izan ziren; eta gaur 6.190 test egin dituzte eta 513 izan dira positiboak. Gipuzkoari dagokionez, larunbatean 218 positibo egon ziren, igandean 184 eta gaur 162. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!