Koronabirusa

17 positibo berri azken orduetan

Ataria 2020ko irailaren 4a

Amasa-Villabonan eta Tolosan bosna eta Alkizan, Asteasun, Elduainen, Hernialden, Ibarran, Ikaztegietan eta Iruran bana atzeman dituzte

Gora egin du nabarmen Covid-19an positibo eman dutenen kopuruak eskualdean azken 24 orduetan, izan ere, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo egindako probetan 17 herritarrek eman zuten positibo.

Orotara, 9.841 proba egin zituzten EAEn atzo, eta horietatik, 705 positiboak izan ziren. Gipuzkoaren kasuan, 217 izan ziren positibo eman zutenak.

Covid-19aren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 48 pertsona daude une honetan ZIUn.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!