Koronabirusa

8 positibo berri azken orduetan

Ataria 2020ko irailaren 3a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian kaleratu du EAEko osasun egoeraren txostena. Tolosan 3, Amasa-Villabonan 2 eta Alkizan, Berastegin eta Ibarran bana zenbatu dituzte.

Guztira 9.145 PCR test egin ditu Eusko Jaurlaritzak azken 24 orduetan, eta horietatik, 605 positibo izan dira. Gipuzkoaren kasuan, 165 pertsonak eman dute positibo probetan, Bizkaian 360k, eta Araban 53k. Gainera, beste 27 positibo ere zenbatu dituzte lurralde historikoetatik kanpo.

56 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta orotara 259 pertsona daude ospitaletan. ZIUn 47 pertsona daude une honetan, atzo baino 8 gehiago.

Une honetan, Oinarrizko Birsorkuntza Tasa (RO) 0,94koa da; bigarren egunez 1etik behera kokatu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!