Koronabirusa

17 positibo berri azken orduetan

Ataria 2020ko irailaren 2a

Amasa-Villabonan eta Tolosan launa, Asteasun, Berrobin eta Ibarran bina eta Berastegin, Hernialden eta Zizurkilen bana zenbatu dituzte.

Guztira 8.887 PCR test egin dituzte Eusko Jaurlaritzak azken 24 orduetan, eta horietatik, 546 positibo izan dira. Gipuzkoaren kasuan, 163 pertsonak eman dute positibo probetan.

61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta orotara 250 pertsona daude ospitaletan. ZIUn 39 pertsona daude une honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!