7.163 PCR proba egin zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 445 positibo atzeman zituzten. Lurraldeen arabera: 89 Araban, 194 Bizkaian eta 146 Gipuzkoan zenbatu zituzten. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren 16 pertsonak eman zuten positibo atzo.
Covid-19aren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta positibo eman duten 33 pertsona daude ZIUn.