2020/09/03 10:00 - 11:30
Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria 4.0 Deep Dive-ak aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura-industriari. Hauek ekoizpen-teknologia digital eta jasangarrietan murgiltzeko jardunaldiak izango dira.
Deep Dive-ak, nodoen teknologietan eta euren aktiboek dituzten gaitasunetan murgiltzeko oso maila teknikoko jardunaldiak dira, nodo bakoitzeko kideen langile seniorrek zuzendutakoak.
Jardunaldi hauetan 4.0 teknologiek enpresetan nola lagun dezaketen bertatik bertara ikusi ahal izango da. Horrela, prozesuak eta produktuak nola hobetzen dituzten ezagutuko dute adituak aktiboekin zuzenean lan egiten ikusteko aukera emanez. Haien beharrak nodoetako adituekin partekatzeko aukera ere izango dute, baita aktibo horiek beren prosezu produktiboetan erabili dituzten beste enpresa batzuen erabilera errealen lekuko izateko.
Aurkezpen saio honetan arlo bakoitzean jorratuko diren jardunaldien inguruko xehetasunak emango dira.
Online bidez jorratuko dira. Jardunaldian parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea: https://agenda.spri.eus/4-0-industria/deep-dive-industria-4-0-jardunaldien-aurkezpena-bdih-online-saioa/
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?