Helduen heziketarako ikastaro eskaintza zabala Tolosa eta Villabonan

Leyre Carrasco 2020ko abu. 30a, 20:00

Matrikulatzeko epea irailaren 2tik 14ra bitartean izango da Villabona eta Tolosako egoitzetan.

Helduen heziketarako ikastaro eskaintza zabala prestatu du 2020/2021 ikasturterako CEPA Tolosaldea HHIN ikastetxeak:

 

-Atzerritik datozen pertsonentzako gaztelania taldeak sortuko dituzte, Villabonan eta Tolosan goizeko zein arratsaldeko ordutegian. Talde batzuk alfabetatze prozedura zuzenduta egongo dira, eta beste batzuk haien jaioterrietatik ikasketak dituztenentzako egokiak izango dira.

 

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua eskuratzeko taldeak osatuko dira, Villabonan eta Tolosan goizeko zein arratsaldeko ordutegian.

 

-25 urtetik gorakoentzat Unibertsitaterako zein Goi Mailako Lanbide Heziketako Zikloetara sartzeko sarbidea prestatzeko taldeak antolatuko dira. Hauek ordea Tolosan egongo dira arratsaldeko ordutegian.

 

-Aurrekoez gain, euskara, geografia, historia, ingelesa edota memoria lantzeko tailerra ere jarriko dira martxan.

 

Ikastaroaren eta mailaren arabera, Villabonako edo Tolosako egoitzetan izango dira eskolak. CEPA Tolosaldea HHIN ikastetxeko web orrian ikastaro bakoitza non izango den eta ordutegiak kontsulta daitezke.

 

Villabonako egoitzan (Udaltzainen ondoan) eman daiteke izena astearte eta ostegunetan, 10:00-13:00 edo 15:00-18:00. Tolosako egoitzan, aldiz, astelehenetik ostegunera eman ahalko da izena, ordutegi berdinean. Horretarako, beharrezkoa izango da ikasle guztiek NANa, pasaportea edo egoitza txartela eramatea. Estatu espainolean aurretik ikasketak egin dituztenen kasuan, espediente akademikoa ere eraman beharko dute, eta atzerrian ikasketak egin dituztenen kasuan, mailakatze froga egingo zaie.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!