Koronabirusa

Hamazazpi positibo berri eskualdean

Ataria 2020ko abuztuaren 28a

Eusko Jaurlaritzak eman berri dituen datuen arabera, atzoko PCR proben ostean, hamazazpi pertsonek eman dute positibo eskualdean.

Eusko Jaurlaritzako azken datuen arabera Tolosaldean hamazazpi kasu berri daude. Tolosan bost pertsonek eman dute positibo, Ibarran eta Zizurkilen launa kasu agertu dira, Amasa-Villabonan bi, eta Alegia eta Lizartzan bana.

Atzo 9.176 PCR proba izan ziren eginikoak, eta horietatik 764k eman dute positibo Euskal Autonomia Erkidegoan. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan guztira 225 positibo zenbatu dira;  Araban 94 eta Bizkaian 432. Aldiz, kanpoan bizi diren pertsonetan eman diren positiboak 13 izan dira.

COVID-19aren ondorioz ospitaleratutako pertsonak 54 izan ziren atzokoan. 32 pertsona daude ZIUn sartuta, eta guztira, 225 dira ospitalean ingresatuta daudenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!