Koronabirusa

Hamasei positibo gehiago Tolosaldean

Ataria 2020ko abuztuaren 27a

Eusko Jaurlaritzak eman berri dituen datuen arabera, atzoko proben ostean, beste hamasei pertsonek eman dute positibo eskualdean.

Eusko Jaurlaritzako azken datuen arabera Tolosaldean hamasei kasu berri daude. Tolosan eman da gorakada, eta atzo hamar kasu berri zenbatu zituzten. Beste seiak, Alegia, Irura eta Ibarrakoak dira. Bana Alegian eta Iruran, eta lau kasu berri dira Ibarran positibo eman dutenak.

Atzo 8.753 PCR proba izan ziren eginikoak, eta horietatik 764k eman dute positibo Euskal Autonomia Erkidegoan. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan guztira 243 positibo zenbatu dira;  Araban 131 eta Bizkaian 365. Aldiz, kanpoan bizi diren pertsonetan eman diren positiboak 25 izan dira.

COVID-19aren ondorioz ospitaleratutako pertsonak 42 izan ziren atzokoan. 31 pertsona daude ZIUn sartuta, eta guztira, 217 dira ospitalean ingresatuta daudenak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!