Koronabirusa

Ez da egingo Hernioko erromeriarik

Ataria 2020ko abuztuaren 27a

Gaur egun bizi den osasun egoeraren aurrean, Hernioren magalean egiten diren iraileko erromeriak bertan behera uztea erabaki dute.

Iraileko igande guztietan izan ohi da erromeria Hernioren magalean. Zelatunek jende asko hartu ohi du iraileko igandeetan, eta koronabirusa dela eta, erromeriarik ez egitea erabaki dute. 

Ez da trikiti soinurik entzungo aurtengo irailaren 6, 13, 20 eta 27an, Zelatunen. Hori bai, bertako bi bordak, hau da, Antonioren borda eta Agirretxeren borda zabalik egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!