Koronabirusa

Hamazazpi kasu berri, atzo, eskualdean

Ataria 2020ko abuztuaren 26a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, hamazazpi kasu berri izan ziren, atzo, Tolosaldean. Bart gaueko hamabiak arteko datuak biltzen ditu dokumentuak. Eskualdean, azken egunetako kopururik handiena da. 

Osasun saileko datuen arabera, Tolosaldean, hamazazpi herritarrek eman zuten positibo atzo PCR proban. Eskualdeko bederatzi herritan izan dira kasuak, zehazki: 2 Adunan; 1 Alegian; 1 Anoetan; 2 Asteasun; 4 Ibarran; 1 Iruran; 3 Tolosan; 1 Billabonan eta 2 Zizurkilen. Eskualdeari dagokionez, azken egunetako kopuru handiena da atzokoa. 

Euskal Autonomia Erkidegoko egoerari begiratuta, guztira 8.355 PCR egin zituzten atzo eta, horietatik, 700 izan ziren koronabirusean positibo eman zutenak. Kasu horietako 96 Araban atzeman zituzten; 363 Bizkaian eta 215 Gipuzkoan. Horiez gain, beste 26 positibo ere atzeman dituzte.

Ospitaleetako egoeraren inguruan, atzo, 30 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta 30 pertsona daude ZIUn sartuta. Guztira, 197 dira egun ospitaleratuta daudenak (atzo baino zortzi gutxiago). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!