Aurten ez da Aiztondo Klasikarik izango

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 26a

Txirrindulariak, joan den urteko Aiztondo Klasikako une batean.

Urriaren 10ean jokatzekoa zen txirrindulari lasterketa. Antolatzaileek, ordea, bertan behera uztea erabaki dute; Covid-19ak eragindako testuingurua izan da arrazoia. 

Aiztondo Klasika - Patxi Alkorta Memoriala lasterketa bertan behera geratuko dela jakinarazi dute probaren antolatzaileek. Azaldu dutenez, gaur egungo testuinguruan hartu beharreko segurtasun neurriek "gain hartu" diete eta proba egitea "arriskutsuegia" izango litzatekeela uste dute: "Ezinezkoa zaigu txirrindularien, antolatzaileen eta zaleen segurtasuna bermatzeko azpiegiturari aurre egitea; baldintza horietan, proba egitea arriskutsuegia dela iritzita, ez antolatzea erabaki dugu". 

Halaber, 2021an lehiaketa antolatzeko asmoa duela ere aipatu du antolakuntza batzordeak. 

 

Egin klik Aiztondo Klasika Batzordeak argitaratu duen oharra ikusteko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!