Koronabirusa

Sei kasu berri eskualdean

Ataria 2020ko abuztuaren 25a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, sei kasu berri atzeman zituzten, atzo, Tolosaldean.

Osasun Sailak argitaratutako datuek diotenez, eskualdeko sei pertsonak koronabirusean positibo eman zuten atzo PCR proba egin ostean. Kasu berri horietako bi Tolosan atzeman dituzte, eta gainerakoak, bana izan dira Asteasun, Ibarran, Ikaztegietan eta Iruran. 

EAEko egoerari begiratuta, guztira, 5.669 PCR proba egin zituzten atzo. Horietatik, 477 izan dira positibo eman dutenak. Kasu berrietako 55 Araban atzeman dituzte, 271 Bizkaian eta 132 Gipuzkoan. Bestelako 19 kasu ere izan dira. 

Ospitaleei dagokienez, atzo 26 pertsona ospitaleratu zituzten eta 29 pertsona daude ZIUn sartuta. Egun, orotara, 205 pertsona daude ospitaleratuta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!