Koronabirusa

Guztira hamaika positibo zenbatu dituzte asteburuan

Ataria 2020ko abuztuaren 24a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eman ditu argitara asteburuko datuen emaitzak: Tolosaldean, hiru kasu berri izan ziren larunbatean eta, igandean, berriz, zortzi. 

Osasun Sailak argitaratu dituen datuen arabera, larunbatean hiru positibo berri atzeman zituzten Tolosaldean, bana Altzon, Billabonan eta Zizurkilen. Igandean, berriz, zortzi pertsonek eman zuten positibo PCR proban: Asteasun 2; Billabonan 2; Zizurkilen 2; Ikaztegietan 1 eta Tolosan 1. 

Euskal Autonomia Erkidegoko datuei dagokienez, larunbatean, orotara 6.921 PCR proba egin ziren, eta horietatik 592k eman zuten positibo. Igandean, ostera, 7.408 PCR egin ziren eta 659 izan ziren positibo eman zutenak. 

Gaurko datuei begiratuz, 4.711 PCR egin dira EAEn; eta 453 positibo kasu berri atzeman dira. Horietatik 43 Araban, 246 Bizkaian eta 140 Gipuzkoan. Horiez gain, beste 24 kasu ere atzeman dira. Argitaratu den txostenak ez du azaltzen gaurko kasuak zein herritan topatu diren. 

Ospitaleetako egoeraren inguruan, atzo, 26 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta 27 pertsona daude ZIUn sartuta. Guztira, 211 dira egun ospitaleratuta daudenak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!