Bi garaipen eta porrot bat

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abu. 24a, 16:00

Joan den asteburuan, guztira, bi partida irabazi dituzte eskualdeko pilotariek, eta bat galdu dute. 

Jokatzen lehenak Artola eta Rezusta izan ziren. Sorian izan zen partida eta Bengoetxea VI eta  Martija izan zituzten aurrez aurre. Asteburuko lehen garaipena eskuratu zuten larunbatean Alegiarrak eta bikoteak, 22 eta 16 menperatu baitzituzten aurkariak. 

Gainerako bi partidak igandean jokatu ziren. Jaialdia Elgoibarko frontoian izan zen, eta kantxaratzen lehenak Peña II. eta Larunbe izan ziren. Egiguren V-Bikuña bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak eta eskualdeko bigarren garaipena eskuratu zuten. 22-19 gailendu ziren Peña II. eta Larunbe.

Partida horren ostean jokatu zuten Altuna III.ak eta Imazek. Etxeberria-Imaz bikotea izan zuten aurkari eta amaiera estu baten ondoren, eskualdeko pilotariaren bikoteak ezin izan zuen irabazi. 22 eta 20 tantorekin galdu zuten partida. 

Asteburuko partidak jokatu ondoren, Masters Caixabank ligako sailkapena:

1. Artola - Rezusta

2. Altuna III - Imaz

3. Olaizola II - Zabaleta

4. Bengoetxea VI - Martija

5. Jaka - Albisu

6. Ezkurdia - Aranguren

7. Elezkano II - Aretxabaleta

8. Urrutikoetxea - Irribarria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!