Bilboko ikurrina irabazi zuen atzo Tolosaldeak

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 23a

Tolosaldea Bilboko ikurrinarekin. Argazkia: @TAK_arraun

Bederatzi puntu gehiago batu zituen, atzo, Tolosaldeako Arraun Klubak. Horiekin, guztira, 79 puntu ditu eskualdeko taldeak eta sailkapeneko burua da. Gaur arratsaldean Getxon arituko dira, Erandioko ikurrina eskuratzeko lehian.

Bilboko ikurrina irabazi zuen atzo Tolosaldeak. Bilbon jokatu zen norgehiagoka eta azkarrena eskualdeko kluba izan zen 10:55,05 denborarekin. Beraien atzetik iritsi ziren, hurrenez hurren, Hibaika eta Ondarroa Cikautxo taldeak. 

Atzo lortutako puntuekin, guztira 79 ditu eskualdeko klubak eta ligako lehena da.

ETE Ligako sailkapen orokorra atzoko jardunaldiaren ondoren:

1. Tolosaldea: 79 puntu

2. Zumaia: 59 puntu

3. Hibaika: 57 puntu

4. Ondarroa Cikautxo: 52 puntu

5. Deusto: 50 puntu

6. San Juan: 48 puntu

7. Isuntza: 27 puntu

8. Lutxana: 23 puntu

9. Lapurdi: 9 puntu

 

Gaur arratsaldean, berriz, Getxon izango dira Erandioko bandera eskuratzeko lehian. Arratsaldeko seietan hasiko da norgehiagoka. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!