Koronabirusa

Zazpi dira koronabirus proban positibo eman dutenak

Ataria 2020ko abuztuaren 21a

Eusko Jaurlaritzak eman berri dituen datuen arabera, atzoko proben ostean, beste zazpi positibo gehitu dira eskualdera.

Eusko Jaurlaritzako azken datuen arabera Tolosaldean zazpi kasu berri daude. Tolosan eman da gorakada, eta atzo lau kasu baziren, gaurkoan, bost dira PCR proba egin ostean positibo eman dutenak. Beste bi kasuak Ibarrakoak dira.

Atzo ia 2.000 proba gehiago egin zituzten bezperakoarekin alderatuta. 9.121 PCR proba izan dira eginikoak, eta horietatik 724k eman dute positibo Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Lurraldeen arabera, Gipuzkoan igoera eman da, eta guztira 138 positibo zenbatu dira;  Araban 124 eta Bizkaian 431. Aldiz, kanpoan bizi diren pertsonetan eman diren positiboak 31 izan dira.

COVID-19aren ondorioz ospitaleratutako pertsonek ere gora egin dute. Atzo, 50 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta 21 pertsona daude ZIUn sartuta. Guztira, atzo baino lau pertsona gehiago daude ospitalean, 180.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!