Koronabirusa

Zazpi positibo

Ataria 2020ko abuztuaren 20a

Atzo egindako proben ostean, Eusko Jaurlaritzak datuen berri eman du, eta zazpi kasu berri daude eskualdean. Berastegi, Bidania-Goiatz eta Iruran kasu bana eman da, eta Tolosan lau.

Eusko Jaurlaritzako azken datuen arabera Tolosaldean zazpi kasu berri daude. Berastegi, Bidania-Goiatz, Irura eta Tolosako herritarrak dira. Lehen hiru herrietan kasu bana agertu da, eta Tolosan, aldiz, lau pertsonek eman dute positibo.

Atzo, 7.023 PCR proba egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 576 dira positibo eman dutenak. Lurraldeen arabera, berriz, 73 izan dira Gipuzkoan; 117 Araban eta 372 Bizkaian. Kutsatuen kopuruak atzokoekin alderatuta guztietan egin du gora. Aldiz, gutxiago izan dira kanpoan bizi diren pertsonetan eman diren positiboak: 14.

COVID-19aren ondorioz, atzo, 39 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta 20 pertsona daude ZIUn sartuta. Guztira, 176 pertsona dira ospitalean daudenak.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!