Koronabirusa

Lau positibo berri Tolosaldean

Ataria 2020ko abuztuaren 19a

Atzo egindako proben ostean, Eusko Jaurlaritzak datuen berri eman du eta lau kasu berri daude eskualdean.

Eusko Jaurlaritzako azken datuen arabera eskualdean lau kasu berri daude. Ibarra, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo herritarrak dira; herri bakoitzean kasu berri bat agertu da.

Atzo, 7.928 PCR proba egin ziren, eta horietatik 510 dira positibo eman dutenak. Lurraldeen arabera, berriz, 51 izan dira Gipuzkoan; 86 Araban eta 316 Bizkaian. Aldiz, 27 dira kanpoan bizi diren pertsonetan eman diren positiboak.

COVID-19aren ondorioz, atzo, 30 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta 19 pertsona daude ZIUn sartuta.

Bukatzeko, abuztuaren 10etik 16ra bildutako datuen arabera, Eusko Jaurlaritzak datuak aztertu ondoren, COVID-19a dela eta hiru hildako egon direla argitu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!