Koronabirusa

Erretratu Nomada proiektua atzeratzea erabaki dute

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko abuztuaren 18a

Nomad Studio Art elkarteko Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek Alkizan aurkeztu eta Altzon jarraitzeko asmoa zuten Erretratu Nomada proiektuarekin, baina atzeratzea erabaki dute.

Udaberrian jarri zuten martxan Erretratu Nomada: Gipuzkoa proiektua martxan, baina koronabirusak beraien asmoak hankaz gora jarri ditu. Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek sare sozialen bidez eman dute jakitera, "zaila" izan dela erabakia hartzea, baina "atzeratzea" erabaki dutela.

Duela ez asko iragarri zuten berriz ere martxan jarriko zutela proiektua, baina azken egunetako egoera ikusita berriz ere atzeratzea erabaki dute guztientzat "erabaki onena" delakoan. Abuztuaren 24an Alkizan aurkezteko asmoa zuten beraien Erretratu Nomada proiektua, eta hurrengo egunetik aurrera, beraien karabanak Altzon zuen geldialdia hilaren 31a bitarte.

Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek bisita egingo zioten Altzori autokarabanan, eta herritar bakoitzari erretratu bana egiteko intentzioarekin izango ziren bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!