Koronabirusa

Irura, Tolosa eta Zizurkilen, positibo bana

Ataria 2020ko abuztuaren 18a

Eusko Jaurlaritzak atzoko datuen berri eman du, eta hiru kasu berri daude eskualdean.

Atzo egindako datuen emaitzek hiru kasu berri gehitu dituzte Tolosaldera. PCR proba egin ostean, positibo eman dutenak Iruran, Tolosan eta Zizurkilen zenbatu dira.

Atzo, 5.636 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 321 izan dira positiboak. Atzo, Gipuzkoan 53 positibo, Araban 72 eta Bizkaian 185 kasu izan ziren. Hamaika, kanpo bizi diren pertsonetan positibo emanak izan ziren.

Ospitaleen egoera dela eta, atzo, Covid-19aren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren, eta koronabirusa duten 17 pertsona ZIUn daude. Aldiz, guztira ospitaleratuta 165 pertsona daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!