Koronabirusa

Guztira, hiru kasu berri asteburuan

Ataria 2020ko abuztuaren 17a

Guztira, hiru kasu berri atzeman dituzte eskualdean, asteburuan. Horietako bat Ibarran, beste bat Orexan, eta Villabonan, bestea. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak argitaratu dituen datuen arabera, eskualdean, hiru pertsonek eman dute positibo PCR proban asteburuko egunetan. Larunbatean, guztira, 8.238 proba egin ziren EAEn eta, horietatik, 573 eman zuten positibo. 

Tolosaldeko kasu guztiak igandean atzeman zituzten. Egun horretan, orotara, 7.725 PCR egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta 610 izan ziren positibo eman zutenak. 

Gaur, berriz, momentuz 364 kasu berri atzeman dituzte. Horietatik 65 Araban, 204 Bizkaian eta 80 Gipuzkoan. EAEtik kanpo 15 topatu dituzte. Guztira, 5.625 proba egin dituzte. 

Egun, guztira, 167 pertsona daude ospitaleratuta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!