Bigarren aldiz, bigarren

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 16a

Artxiboko irudia.

Gaur arratsaldean jokatu dute Santanderreko banderaren bigarren estropada. Atzo bezala, gaur ere bigarren postua lortu du Tolosaldeko Arraun Klubak. 

Bi estropadatan jokatu dute asteburu honetan Santanderreko Rosmi bandera. Gaur arratsaldean jokatu dute bigarrena eta Tolosaldea norgehiagokako bigarren onena izan da 11:29,76 denbora eginda. Gaurko irabazlea Hibaika izan da, erlojua 11:29,09 deborarekin geldituta. 

Atzo eta gaur lortutako zortzi puntuekin, sailkapen buruan mantendu da TAK.

 

Gaurko estropadako sailkapena:

1. Hibaika: 11:29,09

2. Tolosaldea: 11:29,76

3. Zumaia: 11:39,15

4. Ondarroa Cikautxo: 11:46,40

5. Deusto: 11:48,54

6. San Juan: 11:50,21

7. Lutxana: 12:08,36

8. Isuntza: 12:17,20

9. Lapurdi: 12:47,78

 

ETE Ligako sailkapena:

1. Tolosaldea: 70 puntu

2. Zumaia: 53 puntu

3. Hibaika: 49 puntu

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!