Bigarren postua eskuratu zuen, atzo, Tolosaldeak

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 16a

Artxiboko irudia.

ETE Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zuten atzo, eta Tolosaldeko Arraun Klubak bigarren postua eskuratu zuen. Zumaiako Telmo Deuna taldea izan zen azkarrena. 

Atzo jokatu zuten estropada eta bigarren postuan iritsi zen Tolosaldea, 11:32,10 denborarekin. Amaitzen lehena Zumaiako Telmo Deuna taldea izan zen (11:28,83). Atzoko emaitzarekin zortzi puntu eskuratu zituen eskualdeko klubak.

Sailkapenari dagokionez, lehenengo postuan jarraitzen dute:

1. Tolosaldea: 62 puntu

2. Zumaia: 46 puntu

3. San Juan: 43 puntu

Santanderreko bigarren estropada gaur arratsaldean jokatuko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!