Koronabirusa

Zazpi positibo berri Tolosaldean

Ataria 2020ko abuztuaren 14a

Guztira, zazpi positibo berri atzeman zituzten, atzo, eskualdean. Horietatik hiru Tolosan, bi Villabonan eta bana Iruran eta Bidania-Goiatzen. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, zazpi koronabirus kasu berri atzeman zituzten, atzo, eskualdean. Kasu horietako hiru Tolosan izan ziren, bi Villabonan eta bana Iruran eta Bidania-Goiatzen.

Bart gaueko hamabiak arteko datuak jasotzen ditu txostenak, eta informazioaren arabera, 6.617 PCR proba burutu ziren atzo, guztira, EAEn. Horietatik, 510 pertsonak positibo eman zuten. Araban 112 kasu atzeman zituzten, Bizkaian 292, eta Gipuzkoan 92. EAEtik kanpo 14 kasu atzeman zituzten. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, Covid-19aren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 13 pertsona daude ZIUn sartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!